XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Udaletxe zaharrak aurpegi berria Dagoeneko guztiok jakingo duzue Udaletxe zaharrean berriztapen lanak egiten ari direla.

1988ko urriaren 1ean hasi, eta badirudi datorren urteko apirilerako bukatu nahi dituztela.

Gaur egun bertara hurbilduz gero, barne estruktura guztia hutsik dagoela ikusten da.

Lehen fasean pilare zaharrak aldatu eta hormigoi estruktura berria eraiki dute.

Oraindik ere gauzak hala-nola badaude, Gabonetarako aurrerakada handia egitea espero da.

Proiektua Mikel Garai arkitektuak egin du, eta obrak Donostiako Construcciones Guires S. A.ren esku daude.

Enkargatua Jose Mari Eizagirre.

Udaletxearen berriztapenari 267 milioiko aurrekontua onartu zitzaion bere momentuan.

Bertan kokatuko diren zerbitzuen artean, honako hauek: Artxibo gela, pleno gela, udaltzaingoa, alkatetza, idazkaritza, zerbitzu teknikoak, zerbitzu ekonomikoak, harrera zerbitzua, zerbitzu orokorrak (pertsonal saila), kultura, euskera, Gazteria batzordea, 3 edo 4 bilera gela, eta alderdi politiko bakoitzarentzat utziko den gela.

Argazkian, goikaldeko bobeda eutsiko duten hamabi zutabeak ikusten dira.

Blanco Almeríaerakoak dira.

Bakoitzak 1.100 kg-ko pixua du.